Mojave

Mojave
Mojave Desert
Mojave is located in Ameriketako Estatu Batuak
Mojave
Mojave
Mojave (Ameriketako Estatu Batuak)
Eskualdea AEB
Koordenatuak35°00′30″N 115°28′30″W / 35.0083°N 115.475°W / 35.0083; -115.475
Eremua124.000 km²
Punturik garaienaCharleston mendia (3.633 m.)
Punturik beherenaBadwater Arroa (−86 m)
Prezipitazioa150 mm/ur
BaliabideakBurdin, borax, zilar

Mojave (ingelesez Mojave Desert, moʊˈhɑːvi edo məˈhɑːvi ahoskatua; mojavez Hayikwiir Mat'aar) Estatu Batuetako basamortua da, Kalifornia, hego-mendebaldeko Utah, hegoaldeko Nevada eta ipar-mendebaldeko Arizona artean kokatuta. Gertuko Sonorako basamortua baino altuago delako batzuetan Goi basamortua (High Desert) diote. Bere izena eskualdeko Mojave herritik datorkio eta 22.000 km² azalera du.

Mojaveko ezaugarrizko landarea Joshua Tree kaktusa da. Bere mugak Tehachapi, San Gabriel eta San Bernardino mendiek osatzen dute. Iparraldean Arro Handiko estepa du, eta hegoaldean eta ekialdean Sonorako basamortua.

Mojaveko hiri nagusiak honako hauek dira:

Route 66, US Highway 91, Interstate 15, Interstate 40, US Highway 395 eta US Highway 95 errepide famatuek Majave zeharkatzen dute.

Eskualdeko ibai nagusiak Colorado ibaia, Mojave ibaia eta Amargosa ibaia dira. Badaude zenbait laku ere, tartean Mead, Mohave eta Havasu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in