Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Monster Hunter | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Argitaletxea | Capcom |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | action role-playing game (en) |
Hizkuntza | japoniera |
Euskarria | PlayStation 2, PlayStation Portable, Wii, Nintendo 3DS, Wii U, Microsoft Windows, Xbox 360, Xbox One eta Nintendo Switch |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Capcom |
monsterhunter.com | |
Monster Hunter bideo-joku saga, (モンスターハンター Monsutā Hantā? japonieraz edo euskara munstro ehiztaria Mugimenduko Rol Joku bat da, fantasiazko mundu batean oinarrituta. Capcom konpainia japoniarrak sortutako frankizia, 2004. urtean hasi zen Monster Hunter bideo-jokoarekin PlayStation 2 bideokontsolarako. Hurrengo urteetan zehar, hainbat kontsolatara zabaldu egin zen, Sony, Microsoft eta Nintendo enpresen kontsoletara, ordenagailuetara edota mugikorrera.
Joku honetan ehiztari baten rola hartzen da eta munstroak ehizatu edo harrapatu beharko ditu bertako herrietan bizi diren biztanleek emandako gidei jarraituz. Misioa egitekotan, ehizatutakoarekin, misioaren sariekin eta bioma ezberdinetan aurkitutako objetuekin arma edo armadura berriak sortuko ditu munstro berrien kontra borrokatu ahal izateko. Bideo-joku honek bakarrik edo beste hiru lagunekin jolasteko aukera ematen dizu, hau da, lau ehiztari taldeak sortuz online jolastean.
Capcom-ek argitaratutako joko honen ospea Japoniako erosleetatik dator, Asiako herrialdeetan horrelako bideo-jokoen “farmeatzeko” ezaugarriak erakartzen dielako. Baina, mendebaldeko herrialdeetan ere ospe handia lortu zuen kontsola eramangarrietan. Konpainiak 2018-an Monster Hunter World bideo-jokoa mundu osoan argitaratzea erabaki zuen kontsola domestikoetan eta 3 egunetan frankiziako jokurik salduena bihurtu zen, hilabete gutxitan, Capcomeko bideojokorik salduena bihurtu zen, (2024/05/14 egunean 25 Milloi kopia baino gehiago saldu ditu[1])