Monte Perdido

Monte Perdido /
Mont Perdito
Datu orokorrak
Garaiera3.355 m
Prominentzia973 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′26″N 0°02′00″E / 42.6739°N 0.0333°E / 42.6739; 0.0333
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Babestutako-eremuaOrdesa eta Perdidoko Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera1802ean.
Ohiko bideaGoriztik.
Geologia
Material nagusiakareharri

Monte Perdido edo Mont Perdito[1] mendia (aragoieraz Mont Perdito, frantsesez Mont Perdu) Erdialdeko Pirinioetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Tres Serols mendigunean kokaturik dago[1], Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m) mendiekin batera.

Ordesako haranean, Huescako probintzian (Aragoi), kokaturiko mendi hau, Europako mendigune kalkareo garaiena da. Monte Perdidoko mendigunearen bi aldeak (bai espainiarra, eta bai frantsesa) babesturiko eremuak dira, Espainiako aldea Ordesako parke nazionalean dago, eta Frantziako aldea Parc National des Pyrénéeseko parke nazionalean.

Lehen igoera erregistratuta 1802an izan zen, Louis Ramond de Carbonièresen eskutik.

Mendizaleen artean, oso gailur ezaguna da, bai gailur nahiko erraza delako, eta bai igotzeko zeharkatu behar diren haranen ikusgarritasunarengatik.

  1. a b 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy