Multimetro

Multimetro eramangarriak:
analogikoa (ezkerrean)
eta digitala (eskuinean)
Hewlett-Packarden mahaigaineko multimetro digital bat

Multimetro edo polimetroatester izenarekin ere ezagutua— hainbat magnitude elektriko neurtu ditzakeen neurgailu elektroniko bat da.

Multimetroak voltmetroatentsioak neurtzeko—, amperemetroakorronte elektrikoak neurtzeko—, eta ohmmetroaerresistentzia elektrikoa neurtzeko— batzen ditu gailu berean. Neurketak korronte zuzenean edo korronte alternoan egin daitezke. Hauetaz gain multimetro batzuk beste funtzio batzuk barneratu ditzakete.

Multimetroak analogikoak edo digitalak izan daitezke. Multimetro analogikoek orratz baten bidez erakusten dute neurtutako balioa. Orratz hau neurtu daitezkeen magnitude desberdinak erakusten dituen eskala kalibratu baten gainean mugitzen da. Multimetro digitalek irakurritako balioa zenbakietan erakusten dute bistaratze-pantaila batetan, eta batzuk neurtutako balioaren luzera proportzionala duen barra bat erakutsi dezakete. Gaur egun multimetro digitalak askoz arruntagoak dira, baina kasu batzuetan oraindik analogikoak egokiagoak dira, era azkarrean aldatzen den balio bat irakurri nahi denean, adibidez.

Multimetroak eramangarriak izan daitezke, akatsak aurkitzeko edo kanpo-lanetarako egokiak, edo mahaigainekoak, zeinak zehaztasun maila oso altuaz neurtzera heldu daitezkeen. Industriako eta etxeko gailu sorta zabal baten arazo elektrikoak konpontzeko erabil daitezke: ekipamendu elektronikoak, motorren kontrolak, etxetresnak, elikadura iturriak eta kableatuak, adibidez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy