Multzo


Vennen diagramek multzoak azaltzen laguntzen dute, elementuen eta multzoen arteko erlazioak eta eragiketak irudikatuz: badira, (A Bren barnean dago), (b elementua Bren baitan dago) eta (d eta e ez daude Bren baitan).

Matematikan, multzo bat objektu ezberdinen bilduma da.[1][2][3] Elementu deritzen objektu hauek edozein eratakoak izan daitezke, besteak beste, zenbakiak, letrak, pertsonak eta koloreak. Elementu horiek multzo baten parte direla esaten da nolabait bertan definiturik baldin badaude.

Multzo bat hura osatzen duten elementu guztiek betetzen duten propietate baten bitartez definitu ohi da. Zenbaki arrunten kasuan, esate baterako, zenbaki lehen izatearen propietatea kontuan hartuz gero, multzoa honela adierazi ahal izango litzateke:

edo
  1. Jain, P. K.. (1995). Functional analysis. New Age International ISBN 81-224-0801-X. PMC 896658402. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  2. Goldberg, Samuel. (1986). Probability : an introduction. (Dover ed. argitaraldia) Dover Publications ISBN 0-486-65252-1. PMC 14356858. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  3. Introduction to algorithms. (2nd ed. argitaraldia) MIT Press 2001 ISBN 0-262-03293-7. PMC 46792720. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy