Munduko biztanleria, demografian, gaur egun bizi diren gizakien zenbaki totala da. Nazio Batuen arabera, giza populazioak zortzi mila milioi biztanleen kopurua gainditu zuen 2022ko azaroaren erdialdean.[1]
Munduko biztanleriak hazkunde jarraitua izan du 1315-17ko Gosete Handiaren eta 1350ko Izurri Beltzaren ostean. Garai hartan 370 miloi pertsona bizi zirela kalkulatzen da.[2] Biztanleria hazkuntza tasa handienak – biztanleria %1,8 baino gehiago igotzea urtero- 1955 eta 1975 urteen tartean eman ziren, %2,06ko tasa handienak 1965 eta 1970 tartean eman zirelarik.[3] Hazkunde tasa %1,18ra jaitsi da 2010 eta 2015 tartean eta XXI. mendean zehar gehiago jeistea espero da.[3]
Urteko jaiotza gehienak 1980. hamarkadako amaieran eman ziren,[4] eta 2011tik aurrera nahiko egonkor mantetzea aurreikusten da 135 miloietan.[5] Urtero 56 miloi heriotz daudela kalkulatzen da eta 2040. urtean 80 miloitara igotzea espero da.[6] Munduko biztanleriaren adin media 30,4 urtekoa zela kalkulatu zen 2018an.[7]