Muskulu

Muskulu
Xehetasunak
Honen partemuskulu-sistema
Identifikadoreak
Latinezmusculi eta musculus
MeSHeta A10.690 A02.633 eta A10.690
FMA5022 30316, 5022
Terminologia anatomikoa
Esternokleidomastoideoa, gizakiaren lepoko muskulua

Muskulua[1] edo giharra ehun muskularrez osaturiko organo uzkurgarria da. Muskuluetako zelulek zuntz uzkurtzaileak dituzte, bata bestearen artetik pasatu eta zelulen tamaina aldatzen dutenak. Muskuluaren unitate funtzional eta egiturazkoa zuntz muskularra da. Muskuluak eskeletoarekin erlazionatzen dira (muskulu eskeletikoak), edo hainbat organotako egituretan parte hartzen dute (errai-muskuluak)[2].

Muskulu hitza latinezko musculus hitzetik dator (mus, "arratoia" eta culus, "txikia"), erromatarrek esaten zutelako muskuluak arratoi-forma hartzen zuela uzkurtzean[2].

Muskuluak aponeurosi izeneko ehun konjuntibozko mintz batez inguratuta daude[2].

  1. Euskararen Teminologia Batzordeak gomendatutako terminoa "Muskulua" da.
  2. a b c Bidaurrazaga, Angel. «Muskulu» Zientzia eta Teknologia Hiztegi Berria (Elhuyar Fundazioa).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy