Mustelidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Superfamilia | Musteloidea |
Familia | Mustelidae Fischer von Waldheim, 1817 |
Mustelidae edo mustelidoak Carnivora ugaztun ordenako familia bat da. Lehorrean zein uretan bizi dira, bai ur geza zein itsasoetan. Kontinente guztietan aurki daitezke. Gehienak haragijaleak dira, eta batzuk sarraskijaleak. Gaur egun 50 bat espezie ezagutzen dira, 5 azpifamiliatan sailkaturik.
Txiki samarrak dira, oso gorputz-lirainak eta zaluak. Mustelidoen larrua, kolore-bakarra edo zerrendaduna, oso aintzat hartua da. 28-38 hortz dituzte. Kirats guruindunak dira gehienak. Australian, Zeelanda Berrian, Madagaskarren eta Antilla uharteetan izan ezik, mundu guztian bizi dira.[1]