Muturreko datu

Estatistikan, muturreko datuak gainerako datuen balioetatik urrun kokatzen diren datuak dira. Adibidez, gela bateko 10 objektuen tenperaturak jaso eta horietan labea 175 °C gradutan bada, beste guztiak 20 °C-25 °C artean izanik, batez besteko tenperatura 35.5 °C-40 °C tartean izango da. Horrelako egoeretan mediana egokiagoa izaten da balio orokor edo zentro neurri bat emateko.

Muturreko datuak beste datuak barneratzen ez dituen beste populazio baten adierazgarri izan daitezke. Errore sistematiko, neurketa errore eta ikerketa oinarritzen duen teoriaren akats edo hutsuneengatik ere azal daitezke.

Besterik gabe suertatu direlako ere azal daitezke, ikerketan inongo okerrik egin gabe. Muturreko datuak eragin dituzten okerrak edo hutsuneak azaldu eta eragin dituzten muturreko datuak ezabatu direnean bakarrik jarrai daiteke aurrera. Ikerketan okerrik ez badago, ez dira ezabatuko, orduan berez suertatu baitira eta horrenbestez, kontuan hartzekoak izango baitira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in