NKVD

Barne Arazoetarako Nazio-Batzordea (NKVD)
Datuak
Izen ofizialaНародный комиссариат внутренних дел
Izen laburraNKDV (НКВД)
MotaBarne Arazoetako Ministerioa eta Herri komisarioa
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaE Grigorievitx Yagoda, Nikolai Jezhov eta Lavrenti Beria
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
JabeaHerri-Komisarioen Biltzarra
Historia
Sorrera1934ko uztailaren 10a
Ordezkatzen duOGPU eta People's Commisariat on Internal Affairs of the Russian Socialist Federative Soviet Republic (en) Itzuli
AurrekoakOGPU
OndorengoakSobietar Batasuneko Barne Arazoetako Ministerio, Estatu-Segurtasunerako Ministerio eta MVD
Desagerpena1946ko abuztuaren 26a

NKVD[1] (errusieraz: НКВД) edo Barne Arazoetarako Nazio-Batzordea[1] (errusieraz: Народный комиссариат внутренних делtranslit.: Narodnyi kommissariat vnutrennikh diel; IPA transkripzio-sisteman [nɐˈrod.nɨj kə.mʲɪ.sə.rʲɪˈat ˈvnut.rʲɪ.nʲɪx̬ dʲel]) Sobietar Batasuneko barne-arazoetarako ministeritza izan zen.[1]

1917an sortua, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren NKVD modura,[2] agentziaren jatorrizko funtzioak polizia orokorraren lanak ziren, bai eta herrialdeko kartzelen kontrola ere.[3] 1930. urtean bertan behera utzitakoa, garaiko NKVDaren funtzioak bestelako agentzietan banaturik, 1934. urtean Herri Komisariatu modura (errusieraz, Narkomat) berjarria izan zen arte.[2] Hala, 1934. urtean, Estatu-Direktorio Politiko Partekatuaren edo OGPUaren funtzioak –garaiko polizia sekretu sobietarra– NKVDaren menpe ezarri ziren, NKVDari, Bigarren Mundu Gerraren amaierara arte, lege-betetzearen aktibitateen monopolioa emanez.[3] Ondorioz, urte horietan zehar, NKVDaren funtzioen artean ordena publikoa zein polizia sekretuaren jardunak kokatu ziren.[4] Egun, NKVDa ezaguna da errepresio politikoaren testuinguruan, Iosif Stalinen kontrolean bideratutako Purga Handiaren ondorioz. Hiru zuzendari izan zituen: Genrikh Iagoda (19341936), Nikolai Jezhov (19361938) eta Lavrenti Beria.[1][5][6][7]

NKVDaren menpe egon izan ziren legez-kanpoko hiritarren exekuzio anitz, bai eta Gulag-sistemetako bortxazko lanaren kontrola ere. Agentziako agenteak ziren, gainera, herritar aberatsenen errepresioaren arduradun,[8][9] bai eta Sobietar Batasunaren mugen kontrola eta espioigintza –zeinetatik aipagarria diren politikarien akatzea– zein Sobietar legearen bermatzea, Sobietar Batasunean zein bestelako herrialdeetan;[10] hala nola, Polonia.[11]

1946ko martxoan desagertu zen NKVDa, Herri Komisariatuak Ministeritzak izatera pasa zirenean eta, ondorioz, agentzia haren eginkizunak Barne Arazoetarako Ministerioaren (MVD) eta KGB agentziaren esku geratu ziren.[1][12]

  1. a b c d e Saila, Kultur. (2011-07-18). «NKVD» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  2. a b B., SEMUKHINA, OLGA. (2019). UNDERSTANDING THE MODERN RUSSIAN POLICE.. CRC Press ISBN 0-367-87879-8. PMC 1129772852. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. a b Huskey, Eugene. (2014). Russian Lawyers and the Soviet State : the Origins and Development of the Soviet Bar, 1917-1939.. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-5451-6. PMC 884013569. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  4. Khlevni︠u︡k, O. V.; Хлевнюк, О. В.. (2015). Stalin : new biography of a dictator. ISBN 978-0-300-16388-9. PMC 893896537. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  5. Galeotti, Mark. (1996-01). «KGB: state within a state. The secret police and its hold on Russia's past, present and future» International Affairs 72 (1): 204–205.  doi:10.2307/2624818. ISSN 1468-2346. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  6. Gellately, Robert. (2007). Lenin, Stalin, and Hitler : the age of social catastrophe. (1st ed. argitaraldia) Alfred A. Knopf ISBN 978-1-4000-4005-6. PMC 82287392. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  7. Merridale, Catherine. (2002). Night of stone : death and memory in twentieth century Russia. Penguin ISBN 0-670-89474-5. PMC 50519976. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  8. Lynne., Viola,. (2009). The unknown gulag : the lost world of Stalin's special settlements. Oxford University Press ISBN 978-0-19-538509-0. PMC 305148788. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  9. 1964-, Applebaum, Anne,. (2010). Gulag : a history. Anchor eBooks ISBN 978-0-307-42612-3. PMC 681407459. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  10. (Ingelesez) McDermott, Kevin. (1995-01). «Stalinist Terror in the Comintern: New Perspectives» Journal of Contemporary History 30 (1): 111–130.  doi:10.1177/002200949503000105. ISSN 0022-0094. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  11. «Iron curtain: the crushing of Eastern Europe, 1944-1956» Choice Reviews Online 50 (11): 50–6346-50-6346. 2013-07-01  doi:10.5860/choice.50-6346. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  12. Statiev, Alexander. (2010). The Soviet counterinsurgency in the western borderlands. Cambridge University Press ISBN 978-0-511-73039-9. PMC 650495208. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in