Nadal saria

Nadal saria
Jatorria
Honen izena daramaEugenio Nadal Gaya (en) Itzuli
Ezaugarriak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Emanaldia
Hasiera-data1944
planetadelibros.com…

Nadal eleberri-saria (gaztelaniaz: Premio Nadal de novela) Espainian ematen den sari literario zaharrena da. Sari komertziala da zeren eta argitaletxe batek ematen baitu, Ediciones Destino, gaur egun Planeta taldekoa. Saria argitaratu gabeko eleberri onenari ematen zaio. Lehenengo aldiz 1944an eman zuten. Urtero urtarrilaren 6an ematen dute, 1958tik Bartzelonako Ritz hotelan. 2010era arte bi sari ematen ziren, irabazlea eta finalista; urte horretan finalista desagertu zen eta haren ordez Francisco Casavella eleberri saria ematen da. Egun, saria 18.000 eurokoa da. 1990eko hamarkadan, Planetak Destino erosi zuenean, sariaren orientazioa dezente aldatu zen eta balore berriak ezagutarazteko helburua asmo komertzialez aldatu zen; horrek sariaren balore galtze nabarmena ekarri zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy