Nafar-lapurtera edo nafar-lapurtar euskara Euskal Herriko ipar-ekialdeko euskalki bat da, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Nafarroa Garaiko Luzaide ibarrean eta Zuberoako ipar-mendebaleko zenbait udalerritan (Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Pagola) hitz egiten dena. Baztanaldeko eta Aezkoako ibarretan (Nafarroa Garaia) tarteko hizkerak mintzatzen dira, nafarreraren eta nafar-lapurteraren artekoak.[1]