Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitatea
Universidad de Navarra

Nafarroako Unibertsitatearen egoitza edo eraikin nagusia.
AkronimoaUNAV
Ezarpena 1952ko urriaren 17a
Mota pribatua
ErrektoreaAlfonso Sánchez-Tabernero
ErrektoreordeaJavier Echevarría Rodríguez
KantzilerraRamón Herrando Prat de la Riba monsinorea
Irakasleak900
AZP669
Ikasleak11.180
Graduondoa1.581
KokapenaUnibertsitate Kanpusa 31080, Iruñea
 Nafarroa
 Euskal Herria
Nafarroako Unibertsitatea is located in Iruñea erdigunea
Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea (Iruñea erdigunea)
Webgunea www.unav.edu

Nafarroako Unibertsitatea egoitza nagusia Iruñean (Nafarroa) duen unibertsitate pribatu bat da, izaera katoliko nabarmena duena. Bertan, 42 titulazio ofizial ikas daitezke. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Unibertsitatean 828 lanaldi osoko irakasle eta 1.049 zerbitzu-langile zeuden. 9.188 ikasle gradu-ikasketetan matrikulatuta zeuden. 4.302 gradu-ondoko ikasle zeuden. Alfonso Sánchez-Tabernero da bertako errektorea. Nafarroako Klinika Unibertsitarioa ere bere baitan hartzen du, urtean 150.000 gaixori harrera egiten diona. Madril eta Bartzelonan, negozio eskolak ditu eta Donostian, Ingeniaritzako Goi Eskola.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy