Nahuatl

Nahuatl
Nawatlahtolli — nawatl — mexkatl
Nahuatl hizkuntzaren hedadura Mexikon.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMexiko, El Salvador, Ameriketako Estatu Batuak, Guatemala eta Nikaragua
Hiztunak1.650.000 inguru
OfizialtasunaMexiko
EskualdeaMexikoko estatua, Puebla, Guerrero, Hidalgo, Veracruz, Oaxaca, Durango, Morelos, Mexiko Hiria, Tlaxcala, San Luis Potosí, Michoacán, Jalisco, besteak beste.
AraugileaInstituto Nacional de Lenguas Indígenas
Hizkuntza sailkapena
Uto-azteka hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2nah
Glottologazte1234
Wikipedianah
IETFnah

Nahuatla[1] (jatorrizko izena: nāhuatlahtōlli, hau da, nāhua-tl "soinu garbia edo atsegina" gehi tlahtōl-li "hizkuntza") Mexikon hitz egiten den hizkuntza uto-azteka da. Azteka Inperioaren hizkuntza ofiziala izan zen XIII. mendetik, inperioa 1521eko abuztuaren 13an erori arte.

Makrohizkuntza yuto-nahua hori V. mendetik mintzatzen da, gutxienez. Gaur egun, Mexikoko hizkuntza autoktonoen artean hiztun gehien dituena da, hiru milioi hiztun ingururekin, gehienak elebidunak, gaztelaniarekin, edo hirueledunak, ingelesarekin.

Coyotlatelko kulturaren hedapenarekin batera, K.o. V. eta VI. mendeetan, Mesoamerikan, hizkuntza berehala zabaldu zen Ardatz Neobolkanikoan, eta Ozeano Bareko kostaldean. Horrela sortu zituen pochutekoa eta beste adar bat Veracruzeko eskualde geografikoan, geroago Erdialdeko Amerikako nahuata sortu zuena. Pixkanaka-pixkanaka, nahuatla beste hizkuntza mesoamerikar batzuen aurrean nagusitzen hasi zen, inguruko lingua franca bihurtu zen arte; lehen etapa batean, Mexikoko erdigunean zabaldu zen tepanecei esker; ondoren, bigarren etapa batean, XV. mendetik aurrera, hizkuntza hori hedatu egin zen Inperio mexikaren mendean zeuden lurralde guztietan zehar.

Espainiaren eta tlaxcaltekoen Inperio Mexikaren konkisten aurreko mendeetan, mexikek Mexikoko erdigunearen zati handi bat bereganatu zuten. Eragin inperialak Mexiko-Tenochtitlaneko, inperioko hiriburuko alegia, biztanleek hitz egiten zuten nahuatlaren aldaera Mesoamerikako hizkuntza ospetsu bihurtu zuen. Espainiarrak Mexikora iritsi ondoren, nahuatlaren gramatika sistematizatu zen, ordura arte ez baitzuen latinezko grafiarik. Espainiarrek kronika, gramatika, poesia-lan eta administrazio-dokumentu asko idatzi zituzten nahuatl hizkuntzan XVI. eta XVII. mendeetan. Idatzizko praktika goiztiar horri, gehienetan Tenochtitlaneko aldaeran oinarritua zegoena, nahuatl klasiko deitu izan zaio, eta Amerikako hizkuntza dokumentatuenetako eta aztertuenetako bat da. Hizkuntzaren ospea eta, neurri batean, konkistatzaileen ondoriozko lurralde-hedapena zirela eta, Felipe II.a erregeak Espainia Berriko Erregeorderriko hizkuntza ofizial bihurtu zuen.

Gaur egun, nahuatlaren aldaera batzuk komunitate sakabanatuetan aurkitzen dira, batez ere Mexiko erdialdeko landa-eremuetan eta Golkoko kostaldean. Aldaeren arteko ezberdintasunak anitzak dira, eta batzuk ez dira elkar ulertzeko modukoak. Huastecako eskualdean biltzen dira hiztun asko. Geroago aipatuko den moduan, aldaera guztiek izan dute espainieraren eragina maila handiagoan edo txikiagoan. Aldaera garaikide bakar bat ere ez da nahuatl klasikoaren berdin-berdina, nahiz eta erdialdeko aldaerek, Mexikoko haranaren inguruan hitz egiten direnak, lotura estuagoa duten periferiakoek baino.

Ebidentzia dialektologikoak adierazten du aldaera modernoek ez dutela eboluzionatu Tenochtitlanen hitz egindako aldaeratik, nahuatl klasiko deritzonaren kodeketaren aurretik zeuden eskualde-aldaeretatik baizik. Ideia horri jarraituz, proposatu da Mexikoko hiriburuko hizkuntza aldaera desberdinetako hiztunen arteko harremanaren ondoriozko koinéa izan zela.

  1. Hizkuntza hau nahuatl izenarekin ageri da Zehazki, Elhuyar[Betiko hautsitako esteka] eta Harluxet hiztegietan. Zenbait testutan, hala ere, nahuatlera forma ageri da: Uranga et al. (2005): "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz", Uztaro, 54, 29-59.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in