Natal (Iparraldeko Rio Grande)

Artikulu hau Brasilgo hiri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Natal».


Natal
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Rio Grande do Norte
Izen ofizialaNatal
Posta kodea59000-000
Geografia
Koordenatuak5°47′42″S 35°12′32″W / 5.795°S 35.2089°W / -5.795; -35.2089
Map
Azalera167,264 km²
Altuera30 m
MugakideakSão Gonçalo do Amarante (Rio Grande do Norte), Extremoz, Parnamirim (Rio Grande do Norte) eta Macaíba
Demografia
Biztanleria751.300 (2022)
−145.408 (2021)
Dentsitatea4.492 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1599
Telefono aurrizkia84
Ordu eremuaUTC−03:00 eta UTC−02:00
Hiri senidetuakBetleem, Córdoba, Porto Alegre, Rio de Janeiro eta Salvador da Bahia
natal.rn.gov.br

Natal (naˈtaw ahoskatua, euskaraz Gabon eguna) Brasil ipar-ekialeko hiria da, Iparraldeko Rio Grande estatuko hiriburua. 2009an hiriak 950.820 biztanle zituen (1.363.547 inguruko metropolia kontuan harturik). Brasilgo hiriburutik (Brasilia) 2.227 km-ra dago.

1599an eraiki zuten, Potengi ibaiaren ertzean. Monumentu historiko ugari ditu; parkeak, museoak eta turismo-eremu asko.

Adibidez, Alberto Maranhão Antzokia, Newton Navarro zubia, Câmara Cascudo Museoa, Ponta Negra hondartza eta abar.

Hiriko ospakizun handienak Carnatal, Ekaineko jaiak eta Gabonetakoak dira.

Historiari dagokionez, oso garrantzitsua izan zen munduko bigarren gerran, 1942. urtean, Tocha operazioan. Estatu Batuetako hegazkinak han bertan erregaiz hornitu zituzten aliatuek. Horregatik, munduko lau eremu estrategikoenetakoen artean sailkatuta egon zen denbora luzez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in