- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Navas de Tolosa (argipena)»
Navas de Tolosako gudua, arabierazko historiografian Al-Uqab gudua (معركة العقاب), Jaengo Navas de Tolosan 1212ko uztailaren 16an eginiko gudua izan zen. Kristau aliantzaren garaipenaren ondorioz, Iberiar Penintsulako hegoalde ia osoa konkistatzeko ateak ireki zitzaizkien Aragoiri eta bereziki Gaztelari, eta hala egin zuten hurrengo 40 urtean ia osoki; bakarrik Granadako Erresuma geratu zen erresuma kristau horien irismenetik kanpo.