Neokantismo

Neokantismoa XIX. mendearen erdialdean sortutako higikundea da, filosofia erromantikoaren aurrean kantismoa berriro indartzea helburu zuena.

Eskola neokantista bat baino gehiago izan zen: fisiologista (H. Helmholtz eta F. A. Lange), metafisikoa (O. Liebmann eta J. Volkelt), errealista (A. Riehl eta R. Hönigswald), erlatibista (G. Simmel), psikologikoa (H. Cornelius), eta batez ere aipagarriak diren Marburgoko eskola (H. Cohen, P. Natorp, E. Cassier, A. Liebert, K. Vorländer eta R. Stammler) eta Badengo eskola (W. Windelband, H. Rickert, E. Lask, H. Münsterberg eta B. Bauch).

Neokantismoa Italian, Frantzian eta Ingalaterran hedatu zen beste inon baino gehiago. Jarraitzaile ezagunenen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Carlo Cantoni, Filippo Masci eta G. Barzellotti Italian, Lacheller eta Renouvier Frantzian, eta E. Caird Britainia Handian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in