Neologia

Neologia terminoa bi modutara uler daiteke: batetik, hitz edo unitate lexiko berrien (neologismo edo hizperrien) eraketa-prozesu gisan; bestetik, prozesu horiek aztertzen dituen jakintzagai linguistiko gisan. Hortaz, harreman estua du hizkuntzaren bizigarritasunarekin eta hizkuntzalaritzaren eremuekin: lexikologia, morfologia, terminologia eta soziolinguistikarekin, besteak beste.

Prozesuari dagokionez, etengabeko prozesua da. Hizkuntzak egitura zurrun eta itxiak ez diren heinean, testuinguruak eskatzen duen  ̶ eta, horrenbestez, hizkuntzalaritzak ere eskatzen dituen ̶  beharrei erantzuten die. Hizkuntzek dituzten hutsuneak betetzeko ezinbestekoa da eta belaunaldien arteko komunikazioa bermatzen du. 


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy