Neoplatonismo

Neoplatonismoa Plotino filosofoak II. mendean zabaldutako eskola filosofikoa izan zen, Atenasko Akademia 529 urtean itxi arte indarrean egon zena. Platonen filosofiatik abiatu bazen ere, berarengandik at garatu zen, aro helenistikoko sinkretismoan garatutako gnostizismo eta hermetismoko elementuak ere bereganatuz. Plotino ondoren, neoplatonismoa garatu zutenen artean Porfirio, Janbliko eta Proklo daude.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy