Nerbio-sistema parasinpatiko

Nerbio-sistema parasinpatiko
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema autonomoa
Identifikadoreak
Latinezpars parasympathica
MeSHA08.800.050.600
TAA14.3.02.001
FMA9907
Terminologia anatomikoa

Nerbio-sistema parasinpatikoa borondatezkoak ez diren ekintza eta funtzioak kontrolatzen dituena da. Berau osatzen duten nerbioak entzefaloan jaiotzen dira, garezur nerbioen zati izanez, nerbio okulomotorea, aurpegi nerbioa, glosofaringear nerbioa eta nerbio bagoa. Bizkarrezur muinean S2 eta S4 sakroko erroen mailan dago.

Gorputzeko energia ekoizteaz eta berrezartzeaz arduratzen da.

Sistema honen neuroigorlea neurona aurregoingoldar eta posgoingoldarretan azetilkolina da (neuroigorle endogenoa). Sistema parasinpatikoko zuntz aurregongoildarrak sortzen dituzten nerbio guneak entzefaloan zein sakroan daude bizkarrezur muinean. Nerbio zuntz hauek garezur nerbio batzuen eremuan zehar hedatzen dira, halanola aurpegi nerbioa, nerbio nagia edo sakroko nerbio pelbikoak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in