Nerbio-sistema zentral

Nerbio-sistema zentral
NSZren eskema:
1. Garuna
2. Nerbio-sistema zentrala
(garuna eta bizkarrezur-muina)
3. Bizkarrezur-muina Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema
Konponenteakburmuina
Bizkarrezur-muina
Meningea
enbor entzefalikoa
Identifikadoreak
Latinezsystema nervosum centrale
MeSHA08.186
TAA14.1.00.001
FMA55675
Terminologia anatomikoa

Nerbio-sistema zentrala (NSZ) animalia zelulaniztunetan gorputzaren atal guztien jarduera koordinatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Ornodunetan meningeetan sartuta dago eta garunak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Garuna burezurrak babestuta dagoen bitartean, bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babesten du.

Organo hauek aurkitzen diren barrunbeak isurkari zerebroespinal izeneko isurkari koloregabe eta gardenez beteta daude. Isurkari horrek eginkizun ugari dauzka, esaterako, substantzia jakin batzuen elkartrukerako, hondakin produktu batzuen iraizketarako edo oreka ionikoa mantentzeko balio du.

Nerbio-sistema zentrala osatzen duten zelulek substantzia grisa (gorputz neuronalez osatua) eta substantzia zuria (dendrita eta axoiez osatua) eratzen dituzte.

NSZaren funtzioa zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea da. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in