Neurotransmisore

Besikula sinaptikoetan gordetako neurotransmisoreen bidezko sinapsia neurona presinaptikoaren eta neurona postsinaptikoaren artean.

Neurotransmisore deritzo neurona batetik beste neurona, muskulu-zelula edo guruin baterako informazio-transmisioa ahalbidetzen duen biomolekulari. Informazio-transmisioa sinapsi deritzon prozesuaren bitartez gertatzen da. Sinapsian, neurotransmisorea neurona presinaptikoaren besikula sinaptikoetatik askatu, gune sinaptikoa zeharkatu eta zelula postsinaptikora heltzen da.[1]

  1. (Ingelesez) «How Neurotransmitters Work and What They Do» Verywell Mind (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy