Nevado del Ruiz

Nevado del Ruiz
Datu orokorrak
Garaiera5.389 m
Prominentzia2.035 m
MotaSumendi
Geografia
Map
Koordenatuak4°53′33″N 75°19′25″W / 4.8925°N 75.3236°W / 4.8925; -75.3236
MendikateaErdialdeko Mendikatea
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Caldas
Mendizaletasuna
Lehen igoera1936
Geologia
Material nagusiaAndesita
GaraiaPleistozeno

Nevado del Ruiz[1], Mesa de Herveo bezala ere ezaguna eta kolonaurreko garaian Cumanday, Tabuchía edo Tama bezala, Andeetako sumendi lerroko iparraldereneko sumendia da, Kolonbiako Caldas eta Tolima departamenduen artean. Errauts bolkaniko gogortuz eta beste piroklasto batzuekin tartekatzen diren laba geruza ugariz osatutako estratosumendi bat da. Aktibo egon da bi milioi urte inguruan zehar, Pleistozeno goiztiar edo Pliozeno berantiarretik, hiru erupzio garai garrantzitsurekin. Egungo erupzio garaian zehar eratutako sumendi konoaren eraketa duela 150.000 urte hasi zen.

Orokorrean, bere erupzioak pliniar motakoak dira, hodei piroklastiko deritzen gas bero eta harkaitzezko korronte azkarrak sortuz. Erupzio masibo hauek sarri laharrak sortzen dituzte (lokatz eta hondakinezko hodeiak), giza biziarentzat eta ingurugiroarentzat mehatxua direnak. 1985eko azaroak 13an erupzio txiki batek Armero hiriaren herrigunea lurperatu zuen lahar bat eratu zuen, Armeroko tragedia bezala ezagutu zena, non, kalkuluen arabera, 25.000 pertsona hil ziren, honen ondorioz, XX. mendeko bigarren sumendi erupziorik suntsitzailenatzat hartzen dena 1902ko Mont Peleéren erupzioaren ondoren. Antzeko gertakariak izan ziren 1595ean eta 1845ean, baina ez ziren hain suntsitzaile eta hilgarriak izan.

Sumendia Los Nevados Parke Natural Nazionalaren barnean dago, parke honen barnean beste elurtutako tontor batzuk ere badaudelarik, Nevado del Tolima, Nevado el Cisne, Nevado del Quindio eta Nevado de Santa Isabel beste batzuen artean, berotze globalaren ondorioz 1985etik aurrera erretiratzen joan diren glaziarrak dituztenak. Parkea gune turistiko ezaguna da, eta bertan turistentzako babeslekuak daude; sumendiaren magalak neguko kiroletarako erabiltzen dira, eta Laguna del Otún aintzira amuarraina arrantzatzeko. Era berean, eskualde honetan komertzialki erabiltzen diren ur termalak dituzten bainuetxeak daude. 1868 eta 1869 bitartean, Wilhelm Reiss eta Alphons Stübel geologo alemaniarrak izan ziren Nevado del Ruiz dokumentaturiko espedizio batean eskalatzen saiatu ziren lehenak, eta 1936an, W. Cunet eta Augusto Gansser-Biaggi izan ziren eskalada horretan arrakasta izan zuten lehenak, 1939an errepikatuz.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy