Nikomakorentzako etika

Nikomakorentzako etika
Jatorria
Egilea(k)Aristoteles
IzenburuaἨθικὰ Νικομάχεια
Honen izena daramaNicomachus (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoatratatua
Hizkuntzaantzinako greziera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Argumentu nagusiaetika, Morala, zoriona, bertutea eta filosofia
1566ean latinez eta grekeraz argitaratutako Nikomakorentzako etikaren lehenengo orrialdea

Nikomakorentzako etika (antzinako grezieraz: Ἠθικὰ Νικομάχεια, latinez: Ethica Nicomachea) Aristotelesekgrezieraz Ἀριστοτέλης— (Estagira, Mazedonia, K. a. 384Kaltzis, Eubea, K. a. 322)[1] idatzitako obrarik ezagunena da. Filosofoak K. a. IV. mendean idatzitako hamar disertazioek osatzen dute eduki etiko eta morala duen obra hau; disertazio hauek Aristotelesek berak Lizeoan ematen zituen eta hauetan oinarritutako obra litzateke. Bere semea zen Nikomakori eskainitako obra dela susmatzen da. Gai etiko eta moralak filosofoak idatzitako beste obretan ere jorratzen da, alde batetik, Eudemorentzako etikan, zeinetan Aristotelesen gaztaroko gogoetak biltzen diren eta bere substantziaren teoria garatu baino lehenagoko obra denez, bere maisu zen Platonen eragina aurkitu daiteken. Gainera, Nikomakorentzako etikan dauden lau liburu errepikatzen dira bigarren liburu honetan. Bestetik, Magna Moralian Nikomakorentzako etikan agertzen diren ideien laburpena aurkituko genuke.[2] Obra hau etikari buruzko lehen tratatu sistematikoa izango litzateke. Aristotelesen aurretik, Platonek hainbat lanetan jorratu zuen gaia, hala nola Protagorasen, Errepublikan, Fileboan eta beste elkarrizketa platoniko batzuetan. Hala ere, Platonen obretan gaia ez da hain modu sistematiko eta zorrotzean garatzen.[3]

Aristotelesen etikaren oinarrian bertuteak daude. Obra honetan hauen izaera eta hauetako askok daukaten edukia aztertzen da sistematikoki. Bertuteetaz gain, hainbat gai jorratuko ditu filosofoak. Hasteko, zoriontasunaz [3]arituko da. Filosofoak zoriontasuna gizakiaren azken helburu gisa definitzen du eta hau lortzeko gizakiak bere esentzia eta funtzioak ahalik eta modurik egokienean garatu behar ditu, bizitza kontenplatiboa ezinbestekoa litzateke zoriontasun gorena lortzeko, jakinduria alegia. Hortaz, etika eta epistemologiaren arteko lotura zuzena ezartzen da. Haatik, ez du kontzeptu teoriko-abstraktuetara mugatzen zoriontasuna eta zoriontsu izateko bestelako plazeren beharra ere daukagula azpimarratzen du[4] ugalketa eta haztea bezalako funtzioak ere berharko direla azpimarratuz. Aristotelesek plazera eta oinazearen gaiak ere jorratuko ditu.[3]

2001ean Javier Agirre Santos eta Francisco Javier Alonso Aldama itzultzaileek Klasikoak bildumarako euskaratu zuten.[5]

  1. Aristoteles. 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  2. «La Ética aristotélica: la Ética a Nicómaco» www.webdianoia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Ética a Nicómaco. (selección) - Ediciones Rialp» www.rialp.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  4. (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2018-09-16). «Cómo la biblioteca personal de Aristóteles llegó a Roma, casi 300 años después de su muerte» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  5. dialnet

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy