Nilo Urdina

Nilo Urdina
ጥቁር አባይ (am), النيل الأزرق (ar)
Datu orokorrak
Garaiera1.786 m
Motaibai
Luzera1.783 km
Geografia
Map
Koordenatuak11°37′N 37°25′E / 11.62°N 37.41°E / 11.62; 37.41
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera325.000 km²
Arro hidrografikoaNiloren arroa
Ur-emaria1.525,3 m³/s
LakuakTana
IturburuaTana
Bokalea
()
Nilo

Nilo Urdina[1][2] (amhareraz: ጥቁር አባይ, Abbai arabieraz: النيل الأزرق, an-Nīl al-Āzraq) Afrikako ipar-ekialdeko ibai handia da, 1.460 km-ko luzera duena[3] Etiopiako Tana lakuan jaio eta Khartumen Nilo Zuriarekin elkartzen da, Nilo ibaia sortuz. Etiopia eta Sudan zeharkatzen ditu.

Nilo Urdina hil edo bizikoa da Egiptorentzat. Izan ere, ibaiak urtean eramaten duen uraren % 59k jatorria adar horretan du. Sudanentzat ere garrantzi handikoa da, energiaren % 80 Roseires eta Sennar urtegietan ekoizten baitu. Urtegi haiei, esker Gezirako zabaldia ureztatzen da, garia eta kalitate oneko kotoia ekoizteko.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  3. "Blue Nile River." Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica, 2011. Web. 05 Feb. 2011.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy