Ninfa (biologia)

Lygaeus turcicus hemipteroaren ninfak eta helduak.

Ninfa, biologian, metamorfosi ez-osoa duten artropodoen (intsektuena, bereziki) gazte-forma da. Helduaren antzekoa izaten da, baina hegogabea edo hego ez-osoak dituena[1]. Besteak beste, ortoptero (kilker eta matxinsaltoak), hemiptero (txitxar eta zimitzak), termita eta labezomorroen kasua da. Ninfa urtarra denean, Ephemeroptera, Odonata eta Plecoptera ordenetan bezala, naiade izena ematen zaio.[2]

  1. Ninfa Euskalterm
  2. Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak (II): Ur gezetako gargantua txiki horiek. Elhuyar aldizkaria, 76. zenbakia, 1993ko urriak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in