Nizako Ituna

Nizako Ituna
Map
MotaEuropar Batasuneko ituna
Data2001eko otsailaren 26a
Indarrean sartze2003ko otsailaren 1a
HerrialdeaFrantzia

Nizako Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Europar Batasuneko 15 estatu kideek[oh 1] 2001eko otsailaren 26an Nizan izenpetu zutena.[1] Erromako eta Maastrichteko itunak erreformatu zituen, Europar Batasunaren ekialderako zabalkundea errazteko. 2003ko otsailaren 1ean sartu zen indarrean, eta Lisboako Itunak ordeztu zuen 2009ko abenduaren 1ean.

Itunaren edukia Nizan bertan adostua zuten 2000ko abenduaren 11n. Sinatze ekitaldi sinbolikoaren ondoren, Europar Batasuneko estatu bakoitzeko legebiltzarrak eta Europako Parlamentuak formalki berretsi behar izan zuten.[1] 2001eko ekainean Irlandan egindako erreferendumean jasotako ezezkoa izan zen arazorik garrantzitsuena. 2002ko urrian bigarren erreferendum bat egin zen, eta orduan baiezkoak irabazi zuen.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. a b Nizako Hitzarmenaren sinatzea. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko otsailak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy