Sir Norman Foster (Stockport, Manchester Handia, 1935eko ekainaren 1a - ) britainiar arkitektoa da.
Manchester-eko unibertsitatean arkitektura eta hirigintza ikasi zituen eta 1961ean diplomatu. 1964an arkitektura agentzia bat sortu zuen, Team 4 zeritzana, Wendy Cheeseman Foster (emaztea), Gorgie Wolton eta Richard Rogers arkitektoekin. 1967 arte jarraitu zuen agentzia horretan, Foster Associates sortu zuen arte emaztearekin batera. Berak egin zituen Londresen dauden estudioko planoak, lehenengoz 1972an eta bigarrenez 1981ean.
1968 eta 1983 artean Buckminster Fuller arkitektoarekin elkarlanean aritu zen hainbat proiektutan.
Egun, agentzia berean egiten du lan, orain Foster and Partners deritzana, beste arkitekto eta langile askorekin batera. Urtero hainbat proiektu egiten ditu, altzarigintza eta barrualdeko dekorazioarekin batera.
Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa deseinatu zuelako. Beronen beirazko sarrerak, lurrean sartzen diren hodi eliptiko itxurakoak, fosterito izenez ezagunak dira herritarren artean, Foster beraren abizenaren txikigarri gisa.
1999 urtean Pritzker Saria jaso zuen.