Normandiako Lehorreratzea | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Overlord operazioa eta Normandiaren inbasioaren parte. Mendebaldeko Frontea | |||
Soldadu aliatuak, Normandiako kostaldea aurrean dutela | |||
Data | 1944ko ekainaren 6a | ||
Lekua | Normandia, Frantzia | ||
Koordenatuak | 49°20′N 0°36′W / 49.34°N 0.6°W | ||
Emaitza | Aliatuen garaipen erabakiorra | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Normandiako Lehorreratzea (Neptuno Operazioa kode-izena) 1944ko ekainaren 6an (E-Eguna) Bigarren Mundu Gerrako aliatuek Normandiaren inbasioaren hasiera operazioa izan zen. Itsasotik egindako historiako inbasiorik handiena izan zen eta Alemania Naziari Mendebaldeko Frontea irekitzeko helburua zuen.
Operaziaren planifikazioa 1943an hasi zen. Inbasioaren aurreko hilabeteetan Aliatuek engainu militar nabaria egin zuten, Bodyguard Operazioa izenekoa, Alemania inbasioaren leku eta datarekin nahasteko. E-Eguna iritsi zenean eguraldia behar zena baino okerragoa zen, baina aldatzeak bi asteko atzerapena ekarriko zukeen, planak Ilargiaren faseak, itsasaldia eta egun bakoitzeko ordu zehatza baitzuen aurrera eraman ahal izateko. Adolf Hitlerrek Erwin Rommel Generalfeldmarschalla jarri zuen Atlantikoko Hormaren fortifikazioak indartzen, Aliatuen inbasioa egongo zelakoan.
Lehorreratzea anfibioa izan zen, baina lehenago aire eta itsasoz bonbardaketa masiboa egon zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako 24.000 indar aerogarraiatu, Britainia Handia eta Kanadako paraxutisten lurreratzea aurreko gauean, gauerdian. Aliatuen infanteria eta dibisio armatuak goizeko 6:30ean hasi ziren lehorreratzen. Helburua 80 kilometroko fronte bati erasotzea zen, guztiak Normandiako kostaldean. Bost kode-izen jarri zitzaizkien bost hondartzei: Utah, Omaha, Gold, Juno eta Sword hondartzak. Haizeak zakar gotzen zuen eta, horregatik, Omaha eta Utah hondartzetan nahi baino ekiadlerako lehorreratu ziren. Militarrak hondartzara heldu aurretik ere nazien kontraeraso gogorra zuten aurrean. Kostan minak jarrita zeuden, eta metalezko tripodeak, egurrezko hesiak eta txarrantxak aurkitu zituzten aurrera joatea zailduz. Hildako gehienak Omaha hondartzan lehorreratu zirenen artean izan ziren, euren itsas-hegia aldapatsuagoa zelako. Gold, Juno eta Sworden hainbat herri fortifikatu etxez etxeko gerran garbitu zituzten, eta Golden jarritako bi bunker desaktibatu zituzten, tanke bereziak erabilita.
Aliatuek ez zuten lortu E-Egunean euren helburuak eskuratzea. Carentan, St. Lô eta Bayeux herriak Alemaniaren eskuetan mantendu ziren eta Caen ez zuten eskuratu uztailaren 21era arte. Juno eta Gold hondartzak batzea baino ez zuten lortu lehen egun hartan, eta bost hondartzen eremua ez zuten baru ekainaren 12ra arte; hala ere operazioa garrantzitsua izan zen, Aliatuek hanka bat jarri zutelako Frantzian eta hortik hilabetetan soldadu gehiago sartu eta Mendebaldeko Frontea osatu zutelako. Alemaniak 4.000tik 9.000ra arteko hildako izan zituen egun hartan. Aliatuek 10.000 baja, horietatik 4.414 konfirmatutako hildako. Museoak, memorialak, eta gerra-hilerriak nonnahi daude inguruan gaur egun.