Northrop Grumman B-2 Spirit | |
---|---|
strategic bomber with 4 jet engines (en) , stealth aircraft (en) eta flying wing (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Northrop Grumman eta Northrop (en) |
Garatzailea | Northrop (en) |
Ekoizpen osoa | 21 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Kostua | 737.000.000 $ |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1989ko uztailaren 17a |
Zerbitzuaren hasiera | 1993ko abenduaren 17a |
Kudeatzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 21 () m |
Propulsatzailea | General Electric F118 (en) (4) |
Northrop Grumman B-2 Spirit (Stealth Bomber- euskaraz: «ezkutuko bonbaketaria»- ere deitua) Northrop Corporationek garatutako bonbaketari estrategiko balioaniztuna da, ikuspen gutxiko ezkutuko teknologia erabiltzen duena eta arma konbentzionalak zein nuklearrak garraiatuz hegazkinen aurkako defentsak barneratzeko gai dena. Bere kostu handia zela eta, hegazkin honen proiektua nahiko eztabaidagarria izan zen Estatu Batuetako Kongresuan eta Estatu Batuetako Estatu Nagusi Bateratuko kideen artean, garatu eta zerbitzuan jarri zen bitartean. Laurogeiko hamarkadaren amaiera eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera bitartean, Estatu Batuek 132 bonbaketari eskuratzeko asmoa zuten. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Kongresuak 21 B-2 hegazkin baino ez zituen flota bat erostea onartu zuen.[1]
Inoiz ekoiztu den hegazkinik garestiena da. 1997an B-2 bakoitzaren fabrikazio-kostua 737 milioi $ ingurukoa zen.[2]