Nun (egiptoar mitologia) | |
---|---|
Ogdoada | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Q7326748 |
Familia | |
Seme-alabak | Atum, Khnum, Neit, Ra eta Amon |
Nun edo Nu "Jatorrizko Ozeanoa" da egiptoar mitologian, Antzinako Egiptoko kosmogonia guztietan agertzen den elementua da.
Hasieran, sorreraren aurretik, Nuna bakarrik dago (baina ez da existitzen), ozeano hil bat da, mugarik gabea, erabateko iluntasunez inguratutakoa, gaua ez dena, hau oraindik sortu gabe baitago. Egiptoar apaizek, egoera hau deskribatzeko, existitzen ez zena zerrendatzen zuten.
Bat batean, Nunetik bizitza sortzen da, soilik pentsatu egiten duen Demiurgo bat bezala. Jarraian, demiurgoa hizketan hasten da, eta Nunetik banatzen da, "Jatorrizko Ozeanoa"n bihurtzen dena. Oraindik ez da existitzen, eta, horregatik, ez du ikusten gertatzen dena. Orduan, demiurgoak, Nunari gertatzen dena aipatzen dio, Demiurgoaren istorioa, Nunaren erantzuna eta itzartzea eraginez, hitzaren eta elkarrizketaren jatorria da.
Une horretan, Demiurgoa mugitu egiten da, eta Sorreraren hasiera da. Demiurgoa eta Nuna ez baitira, benetan, sorreraren zati.