Obabakoak

Obabakoak
Jatorria
Egilea(k)Bernardo Atxaga
Sorrera-urtea2025
Argitaratze-data2025
IzenburuaObabakoak
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
ArgitaletxeaErein
Orrialdeak396
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Historia
Jasotako sariak

Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu intertestual baliatuz. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.

Bernardo Atxaga asteasuarrak 1988an kaleratu zuen lehen aldiz Erein argitaletxearen bidez. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten, gisa horretan, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsi zen.

Liburua ipuin enmarkatuen moduan eginda dago, hau da, ekintza nagusi baten barruan kontatzen dira. Hala ere, guztiak ere independenteak izan arren, beren artean trama orokor bat osatzen dute, eta Obaba fikziozko herri eta erdigunea da lotune horietako bat. Beraz, nobela tankera ere badu liburuak.[1]

  1. Morales, Ana. (2024-04-25). «Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)» Xerezaderen Artxiboa (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy