Obanos

Obanos
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Foruen enparantza, Obanosko atearekin
Obanos bandera
Bandera

Obanos armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Obanos
Alkatea
(2019-2023)
Arantxa Hernandez Lacalle
(Nekeas)
Posta kodea31151
INE kodea31183
Herritarraobanostar
Geografia
Koordenatuak42°39′47″N 1°47′11″W / 42.6631607°N 1.78634979°W / 42.6631607; -1.78634979
Azalera19,7 km²
Garaiera353-538 metro
Distantzia20,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria920 (2023:  −18)
alt_left 468 (%50,9)(2019) (%50,8) 467 alt_right
Dentsitatea4,67 bizt/km²
Zahartzea[1]% 28,9
Ugalkortasuna[1]‰ 22,22
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,69 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 12,10 (2018: %6,11)
Datu gehigarriak
Sorrera1665 (independentzia)
Webguneawww.obanos.es

Obanos[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 20,1 kilometrora. Altuera 353 eta 538 metro artekoa da, eta 19,7 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 920 biztanle zituen.

Obanos garrantzi handiko herria izan da historian zehar, herriak duen ondare garrantzitsuak islatzen duen bezala, Somportetik datorren Aragoiko Donejakue bidea, Orreaga eta Garazitik datorren Nafar bidea, bide nagusiari eransteko puntua baita. Erdi Aroan, Obanosen biltzen zen Nafarroako Erresumako Infantzoien Biltzarra, eta Obanosko Misterioa izenez ezagutzen zen. 1965etik urtero irudikatzen da plazan, eta garrantzi handiko jaia da. Nafarroa konkistatu ondoren garrantzia galdu zuen, eta ez dira gutxi ondoko Garesekin izandako eztabaidak, horietako batzuk gaur egun ere badirenak. XX. mendearen amaieratik, Obanosen tamaina nabarmen handitu da, ez hainbeste populazioa; izan ere, Iruñerritik gertu egoteak eta arratsaldean eguzkitan egoteak iruñerritarren bigarren egoitza ugari eraikitzea ahalbidetu dute.

Bertako biztanleak obanostarrak dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Muruzabal
(1,8 km)
   Obanos    Gares
(2,7 km)


  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in