Obesitate

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Obesitate
Deskribapena
Motaovernutrition (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakphendimetrazine (en) Itzuli, phentermine (en) Itzuli, benzphetamine (en) Itzuli, (+)-norephedrin (en) Itzuli, Metanfetamina, orlistat (en) Itzuli, (RS)-diethylpropion (en) Itzuli, mazindol (en) Itzuli, lorcaserin hydrochloride (en) Itzuli, dirlotapide (en) Itzuli, chlorphentermine (en) Itzuli eta weight loss treatment (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE66.9
GNS-9-MK278.00
OMIM601665
DiseasesDB9099
MedlinePlus003101 eta 007297
eMedicine003101 eta 007297
MeSHD009765
Disease Ontology IDDOID:9970

Obesitatea giza gorputzean gantz gehiegi metatzearen gaixotasuna da. Gehiegizko gantz hori adipozitoetan metatzen da triglizerido moduan, bi mekanismoren bidez: adipozitoen hipertrofia (adipozitoak tamainaz handitzen dira energia-soberakinak metatzeko) eta adipozitoen hiperplasia (adipozito-kopurua da handitzen dena). Oro har, adipozitoek hipertrofiarako duten gaitasuna helduaroan garatzen den obesitatearekin erlazionatzen da, eta hiperplasia, haurtzaro eta gaztaroko obesitatearen mekanismo eragiletzat jo da.[1] Obesitateari euskaraz gizeneri izena ere eman izan zaio.[2]

Gainpisuaren muturreko egoera da, eta Osasunerako Mundu Erakundearen arabera gorputz-masaren indizea 30etik gorakoa denean jotzen da pertsonak obesitatea pairatzen duela.

Gantza pilatzen denez, gorputz osoan bolumena handiagotu egiten da; zangoak eta besoak potolotu, sabela handiagotu eta aldakak zabaldu. Aurpegia biribildu egiten da, larruazalak itxura berezia hartzen du (distiratsua, teinkatua) eta kokotsaren azpian gantza pilatzen da (lepo lodia).[3]

Gizentasuna gehiegizko pisuagatik definitzen da gehienetan, eta pisua sexua, adina eta gizakiaren neurriaren araberako arauen eredura zehazten da. Pertsona bat gizentasunak jota dagoela esaten da neurtutako pisua normaltzat hartzen dena baino % 20 gehiago denean. Jatorri hormonala duten gizentasunak (tiroide hormonak edo giltzurrun gainekoak) ohiz kanpokoak dira. Gorpuzkerazko gizentasunak, arruntenak, jatorri askotakoak izan daitezke: genetikoak, eta elikaduraren, faktore psikologikoen eta ingurumenari dagozkienen ondoriozkoak dira nagusiak.

Gizentasuna energia desoreka baten ondoriotzat hartzen da, zeinetan parte hartzen duten elikaduraren gorabeherak eta metabolismoari dagozkionak. Aipagarria da pima indiarren kasua: Estatu Batuetan bizi diren leinu horretako kideak gizenak dira, aldiz, Mexikon gelditu direnak, gorpuzkera normalekoak dira. Gizentasuna familiako arazoa da (gazte gizenen % 50ek aita edo ama gizenak ditu). Elikadura ez da gehiegizkoa izaten beti gizenengan, aldiz, elikadura gabeziak antzematen dira askotan, esate baterako, zuntzetan aberatsak diren elikagai gutxi hartzea, gantz edo azukre gehiegitasuna. Energia gutxi gastatzeak ere larriagotu egiten du kaloria gehiegi hartu eta kaloria gutxiegi gastatzearen arteko desoreka.

Obesitatea

Gizentasuna, gehienetan, haurtzarotik bertatik adierazten da; eskola garaian diren haurren % 10 inguruk gehiegizko pisua du. Zenbait gizentasun mota beranduago sortzen dira, eta egoera psikiko bereziek eragindako elikadura arazoen (bulimia) ondorio izaten dira.

  1. Puy, Milton Laskibar, Iñaki Portillo Baquedano, Maria. (2020-12-01). «Adipozitoak, obesitatea eta osasuna: uste baino erlazio konplexuagoa» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. «obesidad» Zehazki (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  3. Jabier, Agirre. (1993-08-01). «Obesitatea» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy