Odol

Odol
Xehetasunak
Honen parteZirkulazio-aparatua
Konponenteakodol-plasma
Globulu gorria
Leukozitoa
Plaketa
Identifikadoreak
Latinezsanguis
TAA12.0.00.009
FMA9670
Terminologia anatomikoa

Odola aparatu kardiobaskularrean zehar zirkulatzen den ehun likatsua da. Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu formeak bestetik: leukozitoak (globulu zuriak), eritrozitoak (globulu gorriak) eta plaketak. Zeregin asko ditu: elikagaiak ehunetara eramatea, gasak (oxigeno eta karbono dioxidoa) garraiatzea —hemoglobina bezalako arnasketa pigmentuen bidez—, hondakinak eta hormonak garraiatzea, defentsarako behar diren zelulak eta substantziak (antigorputzak...) behar diren tokietara eramatea, gorputzaren tenperaturari aldagabe eustea eta barne pH zein oreka osmotikoari egonkor eustea.

Giza gorputzean, plasmak eta jalkinek odol-bolumenaren %55 eta %45 hartzen dute, hurrenez hurren. Bi atalek batera, hau da odolak berak, giza gorputzaren pisu totalaren %7[1] eta %8[2] artean hartzen dute. Gizaki heldu batek 5 litro odol ditu gorputzean[3]. Hematologia da odolarekin loturiko eritasunez arduratzen den espezialitate medikoa.

  1. (Ingelesez) Alberts, Bruce; Johnson, Alexander; Lewis, Julian; Raff, Martin; Roberts, Keith; Walter, Peter. (2002). «Table 22-1, Blood Cells» www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  3. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy