Odol-hodi

Odol-hodi
Xehetasunak
Honen parteZirkulazio-aparatua
Konponenteaktunica adventitia of blood vessel (en) Itzuli
tunica media (en) Itzuli
tunica intima (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezvas sanguineum
MeSHA07.017
TAA12.0.00.001
FMA63183
Terminologia anatomikoa

Odol-hodia gorputzean zehar odola eroaten duen hodia da. Ornodunen odol zirkulazioaren sistema hiru motatako odol-hodiez osatua da: arteriak, arteria sistemakoak; zainak, zain sistemakoak; eta kapilarrak, mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horiek guztiek, zeinek bere ezaugarri bereziak badituen arren, antzeko egitura dute: barneko tunika edo mintz bat, mintz eusle bat eta ehun konjuntiboa euskarri dituen endotelio batez osatua; tarteko gihar gunea edo tarteko tunika, eta kanpoko tunika, ehun konjuntibozkoa. Arteria sisteman bihotzetik kapilarretarako zirkulazioa gertatzen da, hau da zirkulazio zentrifugoa; kapilarretan elikagaien, oxigenoaren, karbono dioxidoaren eta beste hondakin batzuen trukea egiten da. Zainek, berriz, odola kapilarretatik bihotzera eramaten dute berriro.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy