Oibar

Oibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Oibarko ikuspegia hegomendebaldetik
Oibar bandera
Bandera

Oibar armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Aibar / Oibar
Alkatea
(2017-2023)
Aritz Burguete Blasco
(AGEIZIA)
Posta kodea31460
INE kodea31009
Herritarraoibartar, oibarrear
Geografia
Koordenatuak42°35′22″N 1°21′40″W / 42.58952811°N 1.36115273°W / 42.58952811; -1.36115273
Azalera43,79 km²
Garaiera380-953 metro
Distantzia42,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria769 (2023:  −15)
alt_left 380 (%49,4)(2019) (%55,3) 425 alt_right
Dentsitatea0,18 bizt/km²
Zahartzea[1]% 25,2
Ugalkortasuna[1]‰ 27,97
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,45 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,6 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 6,40 (2018: %1,29)
Datu gehigarriak
Webguneawww.aibar-oibar.org

Oibar[4][a] (zaraitzueraz: Oibarre)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 42,9 kilometrora. Altuera 380 eta 953 metro artekoa da, eta 47,79 km²-ko azalera hartzen du. Azken zentsuaren arabera 769 biztanle zituen.

Oibar, inguruko beste hainbat herri bezala, muino baten inguruan dago, eta muino horren gainean, antzina, izen bereko gaztelua zegoen. Bere ibarreko ibarburu, Irunberri eta Kaseda arteko eta Zangoza eta Tafalla arteko bidegurutzean dago. Paper handia izan zuen Iruñeko Erresuman eta sortzen ari zen Nafarroako Erresuman, eta Antsa Oibarkoa bezalako Nafarroako errege familiako kide batzuen jaiolekua izan zen. Herriaren inguruan Oibarko gudua ere gertatu zen, Nafarroako Gerra Zibilari hasiera eman ziona Bianako Printzearen espetxeratzearekin. Oibar Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.

Oibar ibarreko ibarburua da. Bertako biztanleak oibartarrak (zaraitzueraz: oibarrearrak) dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in