Oihan tropikal

Amazonasko oihana Brasilen. Hego Amerikako oihan tropikalak munduko biodibertsitate handiena du[1][2].

Oihan tropikala ekosistema mota bat da, ipar eta hego 28 latitudeen artean (tropiko artean) garatzen dena. Oihan tropikalek landare eta formazio mota asko hartzen dituzte barruan: hosto iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko arboladi arantzatsuetako xerofitoen estalki barreiaturaino. Azken honetan gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.

Klimak eragin handia izaten du baso mota horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko zenbait basoren antz handiagoa du, arboladi arantzatsu horiena baino. Bero tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri komuna; landare guztiak megatermoak dira, alegia, oso tenperatura beroak behar dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan daudelako eta latitude apaletako tenperatura errejimen antzekoak dituztelako biltzen dira baso horiek guztiak izen orokor berberean.

  1. NASA.gov
  2. ScienceDaily.com

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in