Oilasko-okela

Oilasko-okela
haragi eta hegazti-okela
Osagaiakchicken breast (en) Itzuli, chicken leg quarters (en) Itzuli, chicken feet (en) Itzuli eta chicken wing (en) Itzuli
Historia
Honen produktuaoilasko

Oilasko-okela,[1] oilaskokia[2] edo oilasko-haragia oilaskotik eratorritako haragi-produktua da. Munduko hegazti-motarik ohikoena izanik[3] eta hazteko erraztasun erlatiboa eta kostu txikia dela eta —Abere edo txerriak bezalako ugaztunen aldean—, oso ohikoa da mundu osoko plater eta sukaldaritzako prestakin askotan aurkitzea oilasko-haragia eta oilo-arrautzak. Oilaskokia oinarrizko elikagaitzat hartzen da eta horregatik sartzen da Kontsumorako Prezioen Indizean.

Oilaskoa era askotara presta daiteke, besteak beste, labean, parrillan, barbakoan, frijitzen edota irakiten. XX. mendearen azken erdiaz geroztik, prestatutako oilaskoa janari lasterraren oinarrizko elementu bihurtu da. Oilaskoa haragi gorria baino osasungarriagoa dela esaten da kolesterol eta gantz ase gutxiago duelako[4].

Oilaskoa ekoizten duten hegaztien industriak forma ugari hartzen ditu munduko hainbat lekutan. Herrialde garatuetan, oilaskoak laborantza-metodo intentsiboen mende egon ohi dira, eta eremu gutxiago garatuetan, berriz, oilaskoak nekazaritza-teknika tradizionalagoak erabiliz hazten dira. Nazio Batuen kalkuluen arabera, 19.000 milioi oilasko daude gaur egun Lurrean, eta, beraz, gizakiak baino gehiago dira[5].

Euskal Herrian, bi metodoak erabiltzen dira oilaskoak hazteko; adibidez, Nafarroa garaian, ehundik gora oilasko-haztegi daude; gainerako eskualdeetan, gutxiago badira ere, badaude horrelako haztegiak ere, baina asko dira oilaskoak hazten dituzten baserriak Euskal Herri osoan, ohiko moduan batzuk eta ekologikoan besteak.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Elhuyar Hiztegia
  3. "FAOSTAT: Production_LivestockPrimary_E_All_Data". Food and Agriculture Organization. 2014. 2017-03-14an begiratua
  4. (Ingelesez) «American Heart Association | To be a relentless force for a world of longer, healthier lives» www.heart.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  5. (Ingelesez) How many chickens on Earth?. (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy