Oin-zolako fasziitis

Oin-zolako fasziitis
Deskribapena
Motafaszitisa, oin gaixotasunak
eritasuna
EspezialitateaErreumatologia
podiatry (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdiklofenako, dexametasona eta azido azetiko
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM72.2
GNS-9728.71
DiseasesDB10114
MedlinePlus007021
eMedicine007021
MeSHD036981
Disease Ontology IDDOID:9600
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Oin-zolako fasziitisa oin-zolaren fasziaren endekapenezko sindromea da, honen jatorrian, kalkaneoan, behin eta berriz errepikatzen diren traumen ondorioz sortua. Pertsona helduetan oinean eta orpoan sortzen diren minen arrazoi nagusia izaten da[1].

Batez ere atleta eta korrikalarietan agertzen den gaixotasuna izaten da nahiz eta gainontzeko pertsonetan ere ager daitekeen. Bi kasuetan %10eko batean izaten da oineko minaren arrazoia.

Fasziak burutzen duen funtzioa bikoitza da. Izan ere, oineko luzetarako arkuari sostengu edo euskarria emateaz gain, hanka eta oinaren indargetzailetzat funtzionatzen du. Hala ere, gaixotasun honen sintomak pairatzen direnean, funtzio hauek murriztuak egongo dira.

Nahiz eta bere etiologia oso argi ez dagoen, oso gertagarria da honen kausak anitzak izatea eta gaixotasunaren agerpenean eragile desberdinek parte hartzea: Pisu igoera, gehiegizko ariketa fisikoa, oinetako desaproposak...

  1. (Gaztelaniaz) López Pérez, Diego. (2014). FASCITIS PLANTAR. Universidad de Valladolid.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in