Oinarrizko partikula

Oinarrizko partikulen eredu estandarra.

Oinarrizko partikulak materiaren oinarrizko osagaiak dira. Zehazkiago esanda, partikula txikiagoz osatuta ez dauden eta barne egiturarik dutenik ezagutzen ez den partikulak dira. Oinarrizko partikulak izenaz ere ezagutzen dira.

Jatorrian, oinarrizko partikula izena, partikula subatomiko ororentzat erabili zen, protoiak, neutroiak, elektroiak eta soilik izpi kosmikoetan edo partikula-azeleragailuetan topa zitezkeen beste mota batzuetako partikula exotikoak, pioi eta muoiak kasu. Baina, 1970eko hamarkadatik aurrera, protoiak eta neutroiak partikula sinpleagoz osatuta zeudela argi geratu zen. Gaur egun, oinarrizko partikula izena, ezagutzen den tokiraino behintzat partikula sinpleagoz osatuta ez dauden partikulentzat erabiltzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy