Oizko mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Oiz |
Garaiera | 1.026 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′12″N 2°37′32″W / 43.23662°N 2.62559°W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Oizko mendilerroa Lea-Artibai eta Durangaldea eskualde bizkaitarrak banatzen ditu. Oiz mendiak ematen dio izena, eta mendilerroko tontorrik altuena da. Iturzurigana, Astoakurutzeburu eta Zengotitagana ere 800 metrotik gora altxatzen dira.
Azken urteotan, haize-errotek itxura aldatu eta aldi berean ezaugarri bereizgarria eman diote mendilerroari.