Okhrana

Okhrana
Datuak
Izen ofiziala
Отдѣленіе по охраненію общественной безопасности и порядка
MotaIsilpeko polizia
HerrialdeaErrusiar Inperioa
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaMVD
Historia
Sorrera1881
1881eko abuztuaren 14a
AurrekoakThird Section of His Imperial Majesty's Own Chancellery (en) Itzuli
OndorengoakTxeka
Desagerpena1917

Okhrana (errusieraz: Охранное отделениеtranslit.: Okhranoje otdelenie; euskaraz: «Segurtasun Saila») tsarren garaiaren amaiera aldeko Errusiako polizia sekretuaren zerbitzua izan zen.

Okhrana Herrizaingo Ministerioaren (MVD) barnean zegoen, Jendarmeen Zerbitzu Bereziak lagundurik. Euren xede nagusia, familia inperialaren segurtasuna bermatzea zen. Nazioaren orduko baldintzak ikusirik, ez da harritzekoa bere akzio gehienak, iraultza ekintzen errepresioan oinarritzea, Romanov dinastiarekin amaitu nahi zuten talde anarkista eta sozialistenak, bereziki.

Iraultza talde gehienek Errusiatik kanpo egoitzak zituztenez, Okhranak Europa osoan zehar zituen agenteak, Parisen bereziki, non, Piotr Ratxkovski nabarmenduta egon zen (1884-1902). Hauetariko askok, sator edo agente zirikatzaile bezala lan egiten zuten iraultza taldeetan, honela, bulego zentrala, aktibitate planei buruz informatua edukiz, eta gerlariak, hauentzako emaitza onik ez zuten akzioak egitera bultzatuz. Agente nabarmenen artean, Jakob Zhitomirski egon zen, nor, Leninen laguntzaile mina izan zen, baita Jevno Azef, Dimitri Bogrov, eta Gapon Aita. Azken hau, 1905eko Igande Odoltsuan Guardi Inperialak hil zituen langileen mugialdi baketsuaren buru izan zen. Gainera, Okhranak, langileen mugialdiak konprometitzen saiatu zen, poliziak kontrolatutako sindikatu sortuz. Hau, zubatovshtxina bezala ezagutua izan zen.

Zerbitzu honen beste betebehar batzuk, Siongo jakintsuen protokoloak izeneko juduen aurkako propaganda eta Menahem Mendel Beilisen kasua dira.

Okhranaren ohiko prozedura, botere judizialari presoak ematea zen, legeak zioen bezala prozesatzeko, ondoren, hil zigorra jaso zezaten, edo, bestela, Siberiako ipar-ekialdera bidaliak izateko, bertako katorga edo lan zelaietan lan egiteko. Baina, baldintza oso berezietan, agenteek bazuten presoak torturatzeko, baita hil zigor sumarioak egiteko ere, honetarako beharrik balego. Azken hauek egin izanak, oso ospe txarra eman zion erakundeari, Alemaniako nazien Gestapok bakarrik berdindu zuena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy