Olaso dorrea

Artikulu hau Gipuzkoako Bergara udalerriko dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olaso jauregia».
Olaso dorrea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Olaso dorrearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′02″N 2°24′47″W / 43.11712°N 2.41292°W / 43.11712; -2.41292
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001577
3

Olaso dorrea (Reizabal eta Monzon izenez ere ezaguna) Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharrean kokatua dago, San Pedro kaleko 2. zenbakian, San Pedro Ariznoakoa eliza, Bergarako udaletxea eta Ondartza dorrearen artean, eta Bergarako epaitegien parean. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

2012ko azaroaren 13tik aurrera Jakiunde erakundearen egoitza ofiziala da, hots, Euskal Herriko Zientzia, Arteak eta Letren Akademia.[1]

Olaso Dorrea fundazioak kudeatzen du eraikina eta bertan gordetzen den Monzon familiaren ondasunak.

2021etik aurrera, bisita gidatuak egiten dira dorretxea barrutik ezagutzeko eta Monzon-Ganuza familiaren ondarea ezagutzeko.[2].

  1. La Academia Jakiunde ubica su nueva sede en la Torre Olaso de Bergara. 2012ko azaroaren 13a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  2. Olasodorrea Fundazioa | Bisita gidatuak. (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in