Olentzero

Artikulu hau Eguberrietako pertsonaiari eta horren inguruko ohiturei buruzkoa da. Olentzero eguna gaitzat duen artikulua Gabon eguna da.
Olentzero
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Formakgizonezkoa eta enborra
Ogibideaikazkintza
Familia
Bikotekidea(k)Mari Domingi
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Olentzeroren gaineko zortzi datu.

Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiako eta folkloreko pertsonaia da. Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada, Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu eta gero. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da, ordea, neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzekoak, alegia. Euskal Herriko Eguberrietako pertsonaia nagusia da, euskal identitatearen ikur garrantzitsu.

Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, aldiz, Olentzero moduan mozorrotutako gazte bat da lagun-taldearekin batera doa, eskea eginez betiere. Toki batzuetan, kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da. Hala ere, egun mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizitzat. Kristautzearekin erlijio kutsua hartu ondoren, XX. mendearen erdialdeaz geroztiko sekularizazioaren ondorioz, kristau izaera berriz ere galdu du. Gainera, XX. mendearen bukaeraz geroztik, Mari Domingi pertsonaia emakumezkoa ere izaten du lagun, sarritan.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "Sat", but no corresponding <references group="Sat"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy