Olinpias Epirokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Passaron (en) , K.a. 375 |
Herrialdea | Mazedoniako Erresuma |
Heriotza | Pidna, K.a. 316 (58/59 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa suizidioa: Harrikatzea |
Familia | |
Aita | Neoptolemus I of Epirus |
Ezkontidea(k) | Filipo II.a Mazedoniakoa (K.a. 358, K.a. 357 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | list of the kings of Ancient Epirus (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Olinpias (antzinako grezieraz: Ὀλυμπιάς, olympiás ahoskatua; c. K.a. 375- K.a. 315) Filipo II.a Mazedoniakoaren emazte nagusia eta Alexandro Handiaren ama izan zen. Bere aita Neoptolemo Ia zen, Epiroko lurraldeko Molosiako erregea, gaur egungo Greziaren ipar-mendebaldean.
Ez dira bere bizitzari buruzko idatzi asko gordetzen, horregatik historiagileek eskuetan izan dituzten informazio eta zati gutxiekin atera behar izan dituzte berari buruzko datuak. Hala ere, badago berari buruz, bere etsaiek, batez ere Kasandrok, zabaldutako legenda bat. Dena den, Olinpiasek bere garaiko beste errege batzuek bezala etsai posibleak ezabatzeko politika bat bideratu zuen