Olio-pintura[1], edo soilik olioa[2], pigmentu eta olioz osatutako nahastea darabilen margolaritza teknika da. Teknikaren hastapenetan linazi-olioa erabili ohi zuten. Askotan berau pinu-erretxina edo intsentsuarekin batera irakiten zuten, berniz izena jaso duen osagaia osatuz. Lo-belarraren, intxaurraren edo kartamoaren olioak ere erabilik izan dira, sikatze-denborak, distira eta kolorazioak bestelakoak izanik. Hartara margolariek lortu nahi duten efektuaren araberako olioaren hautua egingo dute. Mendebaldeko Afganistanen erabili zituzten aurrenekoz, V. eta IX. mendeetan; dena den, olio-pinturen erabilera XV.enean bilakatu zen arrakastatsu, hasi Herbeheretan eta Europako gainontzeko herrialdeetara Pizkunde garaian erabat zabalduz, tenpera ordezkatzera ailegatu arte.