Oṃ mantra hinduismoaren oinarrizko sinboloa da[1]. Gorena denarekiko batasuna esan nahi du, fisikoaren eta espiritualaren arteko konbinazioa. Silaba sakratua da, ahalguztidunaren lehen soinua, beste soinu guztiak, musika edo hizkuntza jainkotiarrarenak, eratzen dituen soinua. Atmanaren kontzientzia eta errealitatearen esentzia islatzen du[2][3].