Omar | |||
---|---|---|---|
634ko abuztuaren 22a - 644ko azaroaren 3a ← Abu Bakr - Uthman ibn Affan → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Meka, c. 589 | ||
Herrialdea | Rasidar kalifaldia | ||
Heriotza | Medina, 644ko azaroaren 3a (57/58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Masjid al-Nabawi | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hiltzailea | Abu Lu'lu'a (en) | ||
Familia | |||
Aita | Al-Khattab bin Nufayl | ||
Ama | Ḥantamah bint Hishām | ||
Ezkontidea(k) | Umm Kulthum bint Ali ibn Abi Talib (en) Umm Kulthum bint Jarwal (en) Qurayba bint Abi Umayya (en) Umm Kulthum bint Asim (en) Atika bint Zayd (en) Zaynab bint Madhun (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria, kalifa, Imama, erlijio burua eta Sahaba | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Badreko gudua Battle of Uhud (en) Battle of the Trench (en) Battle of Khaybar (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Omar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c. 589 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Omar[1], al-Faruq (gauza onak eta txarrak bereizten dituena) izenaz ezaguna; gobernari eta legelari musulmana eta kalifa ortodoxo deiturikoen artean, bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamiar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Omar Abu Bakr-en[2][3] ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.
Islamaren historiako buruzagi famatu, garrantzitsu eta eraginkorrenetakotzat hartzen da[4][5], nahiz eta xiiek ez duten liluragarritzat hartzen[5]. Historikoki, Omar I.a deitzen zaio, Omar II.a omeiatar kalifatik bereizteko.
Banu Adi taldeko kide eta tribuen arteko arbitrajearen arduraduna izan zen[6], 581. urtearen inguruan. Hasieran, Mahomaren eta erlijio berriko fededunen aurka borrokatu zen, baina, geroago, 615ean, islam erlijioa bere egin zuen.
Omar profetaren Sahaba (lankide) eta ordezkari leialenetakoa izan zen. Mahomaren aitaginarreba zen, Abu Bakr bezala, hura bere alaba Hafsa[7] alabarekin ezkondu baitzen. Nortasun handiko gizona (iturrietan maiz aipatzen dena), eragin handia izan zuen. Profeta 632an hil zenean, Abu Bakr oinordeko gisa aukeratua izan zedin lagundu zuen; aldi berean, Abu Bakr-ek bere oinordeko izendatu zuen bi urte geroago[8].
Haren erregealdian, Omarrek arrakasta handiz hedatu zuen kalifa-herria, gobernatuz Sasandar Inperiotik Bizantziar Inperioko bi heren baino gehiagoraino. Sasandarrei aurre egin zien, eta Persia bi urtean konkistatzea lortu zuen, 642 eta 644 artean. Juduen tradizioak hari aitortu zion juduei erromesaldian Jerusalemen sartzeko baimena eta hiria gurtzen utzi[9]. K. o. 644ko azaroaren 7an, Firūz izeneko esklabo persiar batek hil zuen, estatuko hiriburu Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.
Omar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen (islamiar egutegia horren araberakoa da): 622ko uztailaren 16an hasten da. Harkaitzaren Kupula ospetsua ere Jerusalemen eraikitzea agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan: Mahoma zerurantz hortik igo zen.
Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Omarrek Bizantziar Inperioaren eta Persiaren aurka borrokatu zen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamiar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra 638an konkistatu zuen; Egipto, 642an; eta Mesopotamia (harrezkero Irak izenaz ezaguna), urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietako egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak (dhimmiak edo babestuak) estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena eta islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkionak. Konkistatutako tokietan, bere armadak biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.