Ontzi-garbigailua edo plater-ikuzgailua baxera eta ontziteria garbitzeko etxetresna elektrikoa da.[1] Garbitzeko ur oso beroa (55-65 ºC) eta detergente gogorrak (azalerako alkalinoegiak direnak) erabiltzen dituzte.
1850eko hamarkadan aurrekariak bazituen ere, egungo etxetresnak Josephine Cochranek 1886an asmatu zuen aparatuaren ondorengoak dira[2]. 1970eko hamarkadan jendearen artean zabaldu zen[3].